XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gotzaiak eta kristauak Aita Santuagaz azke artuemona eukiteko eskubidea.

Batzarrak egiteko eskubidea.

Jakintzak irakasteko, ikastetxeak eta ikastolak Unibersidadeak jasoteo ta irakasleak eta irakasteerak aukeratzeko eskubidea.

Orobat ikastola agirietan eta bakarrezkoetan erlijioa irakasteko ta euretan erlijio-aurkako dana gaiztetsiteko eskubidea.

Nondik jatorko Elizari eskubide au? Lenengo au gogoratu dagigun.

Emeretzi gizalditan diardu Elizak irakasten.

Sortu zanetik ekin dau erri danetan irakasten.

Gizonak eta griñak ezin ixildu izan dabe.

Elizak adoretsu ta bildurrik gabe ekin dau mundu osoan egia irakasten.

Beti zaindu izan ditu Sinistea ta Aginduak.

Zemaiak eta legunkeriak ez dabe lortu ixiltzerik.

Baiña nondik jatorko Elizari irakasteko eskubidea? Bere sortzetik.

Zertarako egiña izan zan Eliza gizonak zalbatzeko ezik? Eta zelan salbatu irakatsi ezik?.

Ona Kristoren itzak: Zoaze ta irakatsi egiezue erri guztiai.

Nik zuei irakatsitako dana irakatsi zuek.

Au argi dago.

Elizak askatasun osoa dauko onetan.

Kristogandik artu eban askatasun au.

Lurreko agintariak ezin ipiñi leikeoe eragozpenik.

Zoritxarrez ainbat aldiz zapaldu izan dau Estaduak Elizaren askatasun au.